Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen dute "Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologiari buruzko podcasta. Bertan, zientziaren dibulgazioa berdintasunaren ikuspegia ahaztu gabe egiten da. Maiz, zientziaren arloan ezkutuan geratu den emakumearen ikuspegiari arreta berezia jarri nahi diote Elhuyarreko bi dibulgatzaileek.
Latest episodes
-
25 min
68. Frankenstein, Barbie eta kriptobroak
Garai bakoitzak du bere Frankenstein doktorea, eta 2018an He Jiankui genetikariari eman zioten izen hori, hark ingeniaritza genetiko bidez eraldatu zituen bi haur jaio zirenean. En…
-
26 min
67. Udako bisitari gogaikarriak
2026ko udan hondartzan izan bazara, ohartuko zinen ohiz kanpoko bisitari ugari izan direla. Itsasoak ekarri ditu, eta ur ertzera iritsitakoan ikusi ditugu. Ikusi… edo pairatu. Eta…
-
28 min
66. Eguzki-eklipseak jota
2026ko abuztuaren 12ko eguzki-eklipseaz dena esana dagoela uste dutenen kontra, eklipsea ikusi nahi izan ez zutenen kontra, eta hari, ostean gertatu diren, lurrikara, ekaitz edo iz…
-
27 min
65. Ekologismoaren ama, misoginiaren jomuga
Rachel Carsonen biografia normal hasten da. Estatu Batuetan jaio zen, (Pensilvania, 1907-1964) landa-eremuan, eta familian bazituzten abereak eta ingurune natural aberatsa. Zoologi…
-
24 min
64. Hitz batean: klitoriaz
Klitoria emeen sexu organo bat da, ugaztunetan, ostruketan eta beste zenbait animaliatan agertzen dena. Zutikorra da, eta plazererako atal zinez garrantzitsua: hura kitzikatzea da…
-
29 min
63. Homeopatiaz, argi eta garbi
Espainiako Sendagaien Agentziak berretsi du homeopatia ez dela eraginkorra, ez daukala inolako oinarri zientifikorik. Duela gutxi kaleratu du homeopatiaren eraginkortasunari eta se…
-
27 min
62. Datu zentroak, energia eta ura xurgatzen duten erraldoiak
Adimen artifizialak datu-zentroak ugaritzea ekarri du. Datuak hodeian daudela esaten den arren, eta guk geuk ere horrela irudikatu, lurrean daude; makinaz eta kablez osatutako datu…
-
26 min
61. Emakumetasunaren test genetikoa
Olinpiar Batzordeak berriz erabaki du emakumeei azterketak egitea goi mailako lehian parte hartu dezaketela frogatzeko. Aurrez, azterketa ginekologikoak egiten zizkieten eta aurrer…
-
27 min
60. Espazioaren konkista
Artemis2 misioa arrakasta osoz bukatu da bere helburu guztiak beteta. Irudi ederrak utzi ditu bidean eta une hunkigarriren bat edo beste. Hala ere, dena ez da izan biba eta txaloa.…
-
26 min
59. Berriztagarriak bai, mesedez
Energiaren erabilera klima-larrialdiaren eragile nagusia da. Horregatik, eragilea bera aldatuta, aldaketa handia egin daiteke klimaren bilakaeran. Helburu hori du energia trantsizi…
-
27 min
58. Kirola, hilekoa eta sexua
Ariketa fisikoa gorputzaren osasuna eta ongizatea hobetzen eta mantentzen duen edozein jarduera fisikoa da. Kirola, berriz, araututa dago, planifikatuta, eta helburu eta egiteko mo…
-
27 min
57. Zientziaren B aldea
Zientzia-sistemak bere irizpideak, arauak eta mekanismoak ditu, gizarteratzen dituen emaitzak zuzenak direla ziurtatzeko. Baina gizakiok egindako beste edozein sistemak bezala, hut…
-
25 min
56. Zer jan, hura izateko
Zer jan, noiz, zenbat, norekin, zer den beharrezko, zer kapritxo eta zer debeku, ez du fisiologiak bakarrik erabakitzen, baizik eta kulturak, batez ere. Eta gure kultura genero-ber…
-
29 min
55. Adimen Artifizalaren sexismoa
“Uhin ultramoreak” podcastaren laugarren denboraldia abiatzeko, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna aukeratu dugu eta zuzeneko atala izan da jendaurrean Donostiako A…
-
26 min
0. atala
"Uhin ultramoreen" bidez, argi ikusgaiarerekin ikusezinak diren gauzak azalera ateratzen dira. Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran, Elhuyarreko zientzia-dibulg…
-
29 min
54. Ahizpatasuna zientzian
Zientzialari batzuek lan nabarmena egin dute atzetik zetozen emakumeei eta baztertuei bidea leuntzeko. Ahizpatasunaren adibide ederra dira eta horietako kasu esanguratsu batzuk aza…
-
25 min
53. Txertoen negazionismoaren jatorria
Bereziki, Donald Trump AEBko agintera iritsi denetik, indarra hartzen ari da txertoen aurkako mugimendua. Eta beste leku batzuetara ere ari da zabaltzen, batez ere, pentsamendu kon…
-
27 min
52. Tximinoek guk baino lehenago
Musika eta lengoaia gizakiaren berariazko ezaugarritzat jo izan dira. Are gehiago, beste animalietatik bereizten gaituzten gaitasunak direla uste izan da. Baina ikusi dute txinpant…
-
26 min
51. Hilezkortasunaren ametsa
Zuk zer duzu nahiago, hil arte gazte bizi edo hilezkorra izan? Ba dago izaki hilezkorrik? Gizakia bihur liteke noizbait hilezkorra? Ari aldira esperimentuak egiten helburu horrekin…
-
25 min
50. Otsoaren balioa
Otsoak gorrotoa eta miresmena, bi sentimenduak pizten ditu. Euskal Herriko mendietatik aspaldi desagerrarazi bazuten ere, balio ekosistemiko handiko animalia da. Nolanahi, otso bat…